Andrés de Poza Portala Deustuko Unibertsitatearen Seminario Alfonso Irigoien ikerketa taldearen proiektu bezala jaio da, eta bertsio ugari dituzten testuen argitalpenean espezializatutako webgune bat izan nahi du, testu literario europarren itzulpen ezberdinak eta baita notari dokumentuen transmisio prozesuetan sortutako bertsioak (euskal-erromantze inguruan batez ere) ezagutzera emanez.
Proiektu honen helburu nagusiak bi dira: alde batetik, dokumentu eta kultur ondarea berreskuratzea; bestetik,hizkuntza anitzeko korpus bat sortze; korpus hau hainbat arlotarako erabilgarria izan daiteke:
- Europako interkulturalitate hobeto ezagutzeko, literaturazko harremanen bidez
- Itzulpena eta bere aplikazio didaktikoak aztertzeko
Andrés de Poza, atariari bere izena ematen dion bizkaitarra, helburu biak osatzen saiatu zen bere lanak eta bere bizitzan, ondare kulturala berreskuratuz eta erudizio plurala eta hizkuntza anitzakoa bilduz.
Andrés de Poza Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak finantzatzen du, eta Bitext eta Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuaren (AHEB-BEHA) laguntzaz garatu da.
- Helburuak
- Metodologia: Edizioak. Lerrokadura. Korrespondentzia lexikoak.
- Emaitzak
- Taldeau
Proiektua eta portalaren garapena Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako finantziatzioari ezker egin da (Proyecto Andrés de Poza, “Metodología para la edición de textos con versiones múltiples”, ref. UH07/23 eta Proyecto TexHis, “Textos para la historia cultural europea: corpus digital de versiones múltiples”, ref HU2010/41).