Creative Commons License

Metodologia: lerrokadura

Andres de Poza portalaren helburu nagusia, bertsio ugari dituzten testuen edizioak egitea da. Testuak lerrokatuta aurkeztea erabaki dugu, irakurleak testuen arteko harremanak argi ikusi ahal izateko. Horretarako, testu bakoitzarentzat lerrokaduraren unitate ezberdinak aukeratu ditugu, korpusa osatzen duten lan eta dokumentuen barietateari erantzun ahal izateko.

Adibidez, testu notarialetan edo Alcalá-ko Foruan, testuaren egitura bera gidatu gaitu segmentuak aukeratzeko prosezuan; testu literarioetan, aldiz, irizpide mistoak erabili ditugu: Malvezziren Romulo eta Tarquinio testuetan, adibidez, pasarte narratiboak unitate bezala erabiltzen saiatu gara, baina pasarte argumentatiboetan jatorrizko testuaren eta Malvezziren prosa membratim errespetatu dugu. Germania, Philotea  eta Gobernador cristiano lerrokatzean prozedimendu aleatorioagoa erabili dugu, bertsio ezberdinen irakurketa paraleloa egiteko aukera emateko. Proiektuaren hurrengo faseetan, erabaki hauek altera daitezke, lerrokadura unitate sintaktiko edo compositiboak erabiltzeko.

Esan behar da, amaitzeko, testu literario klasikoek gaur egungo testu administratiboek bain arazo gehiago sortzen dituztela lerrokatze prozesuan. Itzultzaile bakoitzaren modus operandi ezberdina izanez, jatorrizko testua eta bertsio guztak lerrokatzea zaila izan daiteke.