Creative Commons License

Metodologia: edizioak

Proiektuaren oinarria editatzeko irizpide komunak finkatzean datza, nahiz eta irizpide horiek kasuz kasu testuen mota edo kronologia kontutan hartuz moldatu ahal izango diren.

Argitaratzailearen esku-hartzeak testu berean sartuko dira metadatuen bidez, XML markaketa lengoaia, TEI (Text Encoding Initiative) estandarra, P5 proposaketa hain zuzen ere, erabiliz. Proiektu honen garapenean estandar honen ildoen aplikazioari buruzko hausnarketa sortzea espero dugu baita ere.

Testu tratamenduarekin batera, ikusi ahal izateko tresna bat sortu da, dokumentu baten bertsio edo itzulpen ezberdinak konparatzeko; tresna honek testu ezberdinak erkatu nahi dituen ikerlariaren lana erraztuko du.